AKTIBITATE PROIETUA-PABILIOIA ZALDIBIAN

KOKALEKUA:ZALDIBIA

JABEAK: BITTOR MUJIKA ( EULER POMPAK S.L.U.)

                   AITOR MUJIKA (IÑABE ERAIKUNTZAK)

KOKALEKUA: E.U.7.1 GUNEA-ZALDIBIA

EZAUGARRIAK:

Zaldibiako herrigunearen sarreran, E.U. 7.1 gunean partzela hust bat zegoen. Zaldibiako Arau Subsidiarioen arabera partzela honetan 485 m2 zituen Pabilioi Industrial bat egin zitekeen.

Hau honela izanik partzelak duen trapezio formari egokiturik pabeloia bi modulotan banatzen da. Sarrera nagusitik ezkerrean Euler Pompak enpresaren aktibitatearentzat egokitzen da pabilioia. Sarrera nagusitik eskuinean gelditzen den moduloan berriz Iñabe Eraikuntza enpresaren aktibitatearentzat egokitzen da pabilioia.

Pabilioiaren perfilari dagokionez honela osatua dago: sotoa eta beheko solairua.

Pabilioiaren egiturari dagokionez: sotoaren egitura hormigoizkoa da eta beheko solairuaren forjatua hormigoizko panel prefabrikatuz egina da. Beheko solairuaren erdiko zutabeak hormigoizkoak dira, gainontzeko egitura guztia, kanpoko zutabeak eta teilatuko egitura metalikoak direlarik.

Altzaerei dagokienez, alboko eta atzeko altzaerak zutabe metalikoen tarteak hormigoizko panel prefabrikatuz egin dira. Sarrerako altzaeraren itxitura blokez egin da, kanpokaldetik mini-honda deritzaion txapa metalikoz estalirik.

Urbanizazio lanak ere egin dira, partzela barruan autoak aparkatzeko gune bat egokitu delarik. Pabilioiak atzekaldetik erreka duenez, gune hau egokitu egin da.

PABILOIAK: ZALDIBIA