IBARRAN ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA

KOKALEKUA: IBARRA

JABEA: GARBIÑE AGINAGA

EZAUGARRIAK:

Ibarrako Udalerrian Otarre baserriaren alboko partzela batean kokatzen den eraikin unifamiliarra. Perfilari dagokionez: Erdi-sotoa, beheko solairua eta goiko solairuaz osaturik aurkitzen da. Eraikinaren egitura osoa hormigoizkoa da, teilatuaren egitura salbu eta mendebaldeko aterpearen teilatua salbu. Teilatuko habe, habetzan eta gapirioak egurrezkoak dira. Teilatua bi isurikoa da eta teila zeramikoz estalia da. Eraikinak hegoaldeko altzaeran aterpe bat du, aterpe honek teilatu laua duelarik. Eraikinak mendebaldeko altzaeran aterpe bat du, honen teilatua isuri bakarrekoa delarik. Altzaerei dagokienez beheko solairu guztiari harri bukaera eman zaio. Goiko solairua aldiz erraseatu eta pintatu egin da. Eraikinaren iskinarriak ere harrizkoak dira. Eraikinak mendebaldeko altzaeran txori-toki bat du.

XEHETASUNAK:

Berezitasunen artean aipatu behar eraikinak mendebaldetik eta hegoaldetik dituen aterpeak eta mendebaldeko altzaeran duen txori-tokia ere.Materiale nobleekin eraikitako etxea da, hala nola harria, egurra.

 

ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA: IBARRA