ETXE ZURI ERAIKINAREN BERRIKUNTZA

KOKALEKUA: OLABERRIA

JABEA: GARBIÑE GARMENDIA

EZAUGARRIAK:

Olaberrin kokatzen den Etxe Zuri baserria ezaguna da goierrin jatetxe edo sagardotegi bezela. Baserriaren zati handiena jatetxeak hartzen du. Baina baserriaren albo batean baserriaren etxebizitza gunea kokatzen da. Baserriaren etxebizitza gune hau egoera txarrean aurkitzen zen. Honela baserriaren kanpoko harrizko karga hormak bere horretan utzi eta baserriaren zati hau erabat eraitsi zen ( teilatua, solairuak) Perfilari dagokionez baserriaren zati honek: beheko solairua, goiko solairua eta teilatuazpiaz osatua zegoen, eta berrikuntzan perfil hau bere horretan mantentzen da. Barnekaldetik hormigoizko egitura berria planteiatzen da, harrizko karga hormak bere horretan utzirik. Teilatuaren egitura egurrezkoa egiten da, bi isuriko teilautarekin eta teila zeramikoz estalirik. Harrizko karga hormak zituen leiho zuloak eskaera berriek eskatzen dituzten baldintzetara egokitzen dira.

XEHETASUNAK:

Etxe-zuri baserriaren berrikuntzan harrizko karga horma bere horretan mantentzen da. Teilaturen egitura egur laminatuz egiten da. Leiho zuloak behar berrietara egokitzen dira. Leiho eta ate dintelak egurrezkoak dira.

BIRGAITZEA: ETXE ZURI