ASUNDEGI ERAIKINAREN ALBOAN GARAJEA

KOKALEKUA: LAZKAO

JABEAK: BEGOÑA BEGIRISTAIN AUZMENDI

EZAUGARRIAK:

Lazkaoko herrigunean Asundegi eraikinaren alboan egurrak biltzeko txabola zahar bat zegoen.

Txabola hau egoera txarrean aurkitzen zen eta eragileak autoa gordetzeko garaje bat egin nahi zuen. Hau honela izanik txabola eraitsi eta honen ordez garaje erabilera zuen eraikin berri bat gauzatu zen.

Alboko partzela bertan zegoenez, eta bertan leihorik atera ezin zenez, hormigoizko bloke prefabrikatuz egindako karga horma bat egin zen. Beste aldetik Asundegi eraikina bertan zegoenez eta garajeak argitasunik izango ez zuenez, argitasuna teilatu bidez gauzatu zen. Teilatuak zuen maldarekin jolastu zen eta bertan leihoak atera zitzaizkon garaje barrura argi naturala sartzeko.

Garajeak bi isuritako teilatua du teila zeramikoz estalirik.

Altzaerei dagokienez aurretik aipatu bezela iparraldeko altzaera bloke prefabrikatuz egiten da. Gainontzeko altzaerak harriz eta adreilu karabistaz osatzen dira.

LAZKAO: GARAJE