5 BIZITZA ETA LOKALA. CASA AZUL ERAIKINA

KOKALEKUA: KORREO KALEA 21 ZBK

PROMOZIOA: OTEGUI ERAIKUNTZAK S.L.

EZAUGARRIAK:

Tolosako Alde Zaharreko Korreo kalean Casa Azul izenez ezagutzen zen etxebizitza bloke bat zegoen. Eraikuntza hau egoera txarrean aurkitzen zen, hainbat urtetan mantenimendurik gabe izan zelako eta bertan inor bizi ez zelako.

Tolosako Arau Subsidiarioek eraikin hau eraitsi eta honen ordez 5 bizitzaz osaturiko etxebizitza blokea egiteko aukera ematen zuen.

Honela Casa Azul izenez ezagutzen zen eraikuntza eraitsi egiten da eta etxebizitza bloke berriaren eraikuntzari hasiera ematen zaio.

Etxebizitza bloke berriaren perfila honelakoa da: beheko solairua, 4 solairu eta teilatuazpia.

Erabilerari dagokionez, beheko solairuan lokal bat egiten da, lehen solairuan etxebizitza bat egiten da, bigarren solairuan etxebizitza bat egiten da, hirugarren solairuan etxebizitza bat egiten da, laugarren solairuan 2 etxebizitza duplex egiten dira, hauetako etxebizitza batek Korreo Kalera ematen duelarik eta bigarren duplexak atzeko patiora ematen duelarik.

Lehen, bigarren eta hirugarren solairuko etxebizitzek partzela osoa hartzen dute, eguneko guneak, sukalde eta egongelaz osaturiko piezak Korreo kalera ematen dute aldiz gaueko gunea osatzen duen logelak barneko patio aldera ematen du.

Eraikinaren egitura osoa hormigoizkoa da.

Teilatuari dagokionez 2 isurikoa da, eta teila zeramikaz osaturik dago.

XEHETASUNAK:

Eraitsitako eraikinak zuen Casa Azul izenari aipamena egin asmoz, eraikinaren altzaera nagusia urdinez pintatu da. Leiho iskinak ere harriz forratu dira.

 

ETXEBIZITZA BLOKEAK: TOLOSA