K2I arkitektoak
Etxebizitza Unifamiliarrak
K2I arkitektoak
Etxebizitza Unifamiliarrak
K2I arkitektoak
Etxebizitza Bifamiliarrak
K2I arkitektoak
Etxebizitza Bifamiliarrak
K2I arkitektoak
Baserri birgaitzeak
K2I arkitektoak
Baserri birgaitzeak
K2I arkitektoak
Etxebizitza blokeak
K2I arkitektoak
Etxebizitza blokeak
K2I arkitektoak
Urbanizazioa
K2I arkitektoak
Urbanizazioa
K2I arkitektoak
Igogailua
K2I arkitektoak
Igogailua
   

12 BIZITZA, LOKALAK ETA GARAJEAK

KOKALEKUA: URDANETA KALEA 29

PROMOZIOA: OTEGUI ERAIKUNTZAK S.L.

EZAUGARRIAK:

Ordiziako Urdaneta kalea 29 zenbakian 14 etxebizitzaz osaturiko eraikuntza zegoen. Era tradizionalean egindako eraikina zen, harrizko karga horma perimetralez osatua zegoelarik eta barnekaldeko egitura osoa egurrezkoa zelarik.

14 bizitza hauetako asko hutsik zeudenez, eraikinaren egoera ez zen batere ona.

Ordiziako Arau Subsidiarioek eraikin hau eraitsi eta honen ordez 10 bizitzaz osaturiko etxebizitza blokea egiteko aukera ematen zuen.

Honela 14 bizitzaz osaturiko eraikina eraitsi egiten da eta etxebizitza bloke berriaren eraikuntzari hasiera ematen zaio.

Etxebizitza bloke berriaren perfila honelakoa da: erdi-sotoa,beheko solairua, 4 solairu eta atikoa.

Erabilerari dagokionez, erdi-sotoan garaje erabilera planteiatzen da, beheko solairuan 2 lokal eta etxebizitza bat egiten dira, lehen solairuan 3 etxebizitza egiten dira, bigarren solairuan 2 etxebizitza egiten dira, hirugarren solairuan 2 etxebizitza egiten dira, laugarren solairuan 2 etxebizitza bat egiten dira eta atikoan bi etxebizitza duplex egiten dira.

2 etxebizitza kokatzen diren solairuen kasuan, A etxebizitzak bistak ditu Urdaneta kalea eta Diego Rivera kalera. B etxebizitzaren kasuan bistak ditu Kale Berria eta Diego Rivera kaleetara.

Eraikinaren atikoaren kasuan, eraikinaren alineazioetatik bi metro barnera sartzen da.

Eraikinaren egitura osoa hormigoizkoa da.

Teilatuari dagokionez 3 isurikoa da, eta teila zeramikaz osaturik dago.

XEHETASUNAK:

14 etxebizitzatako etxebizitza eraikina eraitsi eta 10 bizitza dituen etxebizitza bloke berri bat egiten da Urdaneta kaleko 29 zenbakian.Eraikinaren altzaeren kasuan erdi-sotoa eta beheko solairu osoa harriz estaltzen dira. Goiko solairuen kasuan ateratzen diren hegaldurak dira harriz estaltzen direnak, gainontzeko altzaerak erraseatu eta pintatu egiten direlarik.

ETXEBIZITZA BLOKEKA: ORDIZIA