BIKARIO ETXE ERAIKINAREN BERRIKUNTZA

KOKALEKUA: SAN GREGORIO-ATAUN

ERAGILEA: UDALETXEA

EZAUGARRIAK:

Ataungo Udaletxeak San Gregorioko elizaren alboan kokatzen zen eta Bikario Etxe izenez ezagutzen zen eraikina erosi egin zion Eliza Instituzioari.

Ataungo Udaletxeak erabilera anitzetarako espazioak zituen eraikin bat nahi zuen.

Bikario Etxe eraikina harrizko karga hormez eta barnetik egurrezko egituraz osatua zegoen. Teilatua ere egurrezkoa zuen lau isuritako teilatua zuelarik teila zeramikoz estaldurik.

Eraikinaren perfila honela osaturik zegoen: erdi-sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta ganbara. Eraikinaren egurrezko egitura ez zen egoera honean aurkitzen eta erabilera berriek eskatzen zituzten beharrak kontutan hartuz, eraikinaren harrizko karga hormak bere horretan mantentzen dira eta eraikin osoa barnetik eraitsi egiten da, bai egurrezko solairuak zein teilatua ere.

Hormigoizko egitura berri bat egiten da eta solairu guztiak hormigoizkoak egiten dira. Teilatua egur laminatuz egiten da, zituen lau isuriko teilatua mantenduz.

Eraikinaren kanpokaldetik harrizko karga hormak pikatu, garbitu eta harria bistan uzten da, eta ganbarako solairuaren kasuan pintaturiko pinu egurrez estaltzen da, eraikinari errustiko itxura emanaz.

Erabilerari dagokionez, erdi-sotoan bainuak eta almazena kokatzen dira, beheko solairuan, sarrera eta bulegoak. Lehen solairuan eta ganbara erabat irekia uzten da erabilera anitzetako espazio irekia geldituz.

Eraikinean solairu guztiak lotzen dituen igogailua jartzen da.

XEHETASUNAK:

Erabilera publikoa izango duen eraikina da. Harrizko karga hormak bere horretan mantentzen dira, pikatu garbitu eta errejunteatu egiten dira. Ganbareren kasuan kanpokaldetik pinuzko taulak jartzen dira, pintaturik eraikuntzari errustiko itxura emantez. Eguzki plaka fotoboltaikoak jartzen dira teilatuan ere aire egokitua jartzen da eraikuntza osoan zehar.

BIRGAITZEA: ATAUN