OLABERRIKO HERRIGUNEAN 3 ETXEBIZITZA BIFAMILIAR KOKALEKUA: OLABERRIKO HERRIGUNEA

ERAGILEA: LANTEGUI S.A.

EZAUGARRIAK:

Olaberriko herrigunean Udaletxetik eta herriko kiroldegitik gertu bertako partzela batean 3 eraikin bifamiliar eraikitzen dira. Partzelak zuen orografia kontutan hartuz, etxebizitzak mendebalde-ekialde norabidean kokatzen dira, eraikinen sarrera nagusia ekialdeko altzaeratik egiten delarik. Eraikuntzaren perfilei dagokienez 3 eraikin bifamiliarren perfila honakoa da: Sotoa, beheko solairua eta goiko solairua. Eraikuntza guztiek hormigoizko egitura dute, baina teilatu hegalak egurrez eginak daude. Teilatuari dagokionez bi isuritako teilatua dute, teila zeramikoz estalirik. Eraikinek hegoaldeko altzaeran aterpea dute, eraikin bifamiliarretako batek mendebaldeko altzaeran ere aterpea duelarik.

XEHETASUNAK:

Materiale natural eta nobleekin eraikitako etxe xumeak dira, honela harriz, bistako adreiluz, egurrez, harrizko iskinarriak, harrizko zokaloz osaturiko eraikuntzak dira.

 

ETXEBIZITZA BIFAMILIARRAK: OLABERRIA