4 ETXEBIZITZA UNIFAMILIAR ADOSATUZKO LAU ERAIKIN: SORABILLA AUZOA

KOKALEKUA: ANDOAIN

PROMOZIOA: LANTEGUI S.L.

EZAUGARRIAK:

Andoaingo Sorabilla auzoan 4 etxebizitza unifamiliar adosatuz osaturiko 4 eraikin gauzatzen dira..

Sorabilla auzoko elizaren inguruko 4 partzela ezberdinetan 4 etxebizitza unifamiliar adosatuz osaturiko lau eraikin gauzatzen dira.

Partzela hauen orografiari dagokionez malda aurkezten dute ipar-hego norabidean, eta eraikinak partzelaren maldara egokitzen dira.

Eraikinen perfilari dagokionez honela osatuak daude: sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta ganbara.

Eraikinek bi isuriko teilatua dute teila zeramikoz estalirik.

Eraikinen egitura hormigoizkoa da. Soilik eraikin baten kasuan teilatu hegalak egurrez forraturik aurkitzen dira.

Altzaeren kasuan karabista adreilua eta erraseoa pintatua erabiltzen dira. Berdez pintaturik dauden faja bidez landua dago altzaera, pintaturiko faja hauek erritmoa ematen diotelarik altzaerari. Beheko solairuaren kasuan harrizko zokalo bat dute eta eraikinen irtengune batzuk harriz eginak daude.

6 ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA: SORABILLAN