HIRIGINTZA ALTZARIA

KOKALEKUA: GAZTELU-HERRIGUNEA

ERAGILEA: UDALETXEA

EZAUGARRIAK:

Gazteluko udalak gutunak jasotzeko postontzi gune bat eta hondakinen eduki ontziak txukun edukitzeko beste gune bat nahi zuen. Bi behar hauek uztartuz, postontzi gunea eta eduki ontzien gunea batuz aterpe moduko bat planteatu genuen, hirigintza altzari bat bezela planteiatuz. Honela harrizko horma bat egin zen bertan postontziak sartu asmoz eta horma honen inguruan albo batera esertzeko gune itxi bat gauzatu zen eta hormaren beste aldera eduki ontziak ordenatuta egoteko beste gune bat antolatu zen.

XEHETASUNAK:

Harriz, korten altzairuz, beiraz eta metalez egina dagoen hirigintza altzaria da. Teilatua korten altzairuzko xafla baten bidez egina dago, kurbatura forma hartzen duelarik. Teilatua egitura metaliko batek eta harrizko horma batek sostengatzen dute.

 

URBANIZAZIOA: GAZTELU-HERRIGUNEA