BERROBIKO PLAZA

KOKALEKUA: BERROBI HERRIAREN HERRIGUNEA

ERAGILEA: BERROBIKO UDALA

EZAUGARRIAK:

Berrobi herriaren herrigunean, Udaletxetik gertu, Iriarte jatetxearen alboan Udaletxeak erabilera zehatzik ez zuen partzela bat zuen. Partzela honek guen batetik bestera kota ezberdintasun garrantzitsuak aurkezten zituen. Berrobiko udalak aparkatzeko gune estali bat nahi zuen eta ekintza ezberdinak antolatu zitekeen espazio publiko edo plaza bat nahi zuen. Partzelak zuen topografia abiapuntutzat hartuz, partzelaren erdi-sotoan autoak aparkatzeko gune itxi bat eraiki zen eta honen gainean plaza publiko bat egin zen. Plazaren kotak eta goiko espaloiak zuten kota ezberdintasunaz baliatuz gune honetan esertzeko gune bat atondu zen. Plazaren erdigunean erreferentzia gisa kiosko bat egin zen. Plazaren albo batean, plaza eta goiko espaloiaren arteko komunikazio bertikala eskilera baten bitartez gauzatzen da.. Hala ere plaza irisgarria da beste aldean dagoen aldapa baten bitartez, non bertatik sartu bait daitezke plazan karga eta deskarga egin behar duten ibilgailuak.

 

URBANIZAZIOA: BERROBIKO PLAZA