9 BIZITZAZ OSATURIKO ETXEBIZITZA BLOKEA

KOKALEKUA: KALE NAGUSIA 42 ZBK-IDIZABAL

PROMOZIOA: AMA-GURUTZETA S.L.

EZAUGARRIAK:

Idiazabalgo kale nagusia 42 zenbakian egoera txarrean zegoen etxebizitza bloke bat zegoen, egun dagoen harrizko karga horma dituen eraikinari itsatsirik. Eraikina egoera txarrean zegoenez, guztiz eraitsi eta 9 bizitzaz osaturiko etxebizitza bloke berri bat gauzatu zen, Eraikinak oin irregularra du partzelak berak eskeintzen duen alineazioetara egokitzen delako. Eraikinaren altzaera bat alboko eraikinaren medianera hormak osatzen du, altzaera batek kale nagusira ematen du eta gainontzeko bi altzaerek partzela pribatura ematen dute. Eraikinaren egitura hormigoizkoa da, perfilari dagokionez behe solairua, 3 solairu eta teilatuazpiaz osaturik dagoelarik.Teilatuari dagokionez bi isuriko teilatua du teila zeramikoz estalirik. Partzelak zituen mugak kontutan hartuz kale nagusira ematen duen altzaeran bakarrik ditu hegalkinak, eraikinaren altzaera nagusia kale nagusi aldera ematen duen altzaera delarik.

XEHETASUNAK:

Harrizko iskinarriz osaturiko eraikina. Leiho bueltak ere harrizko aplakatuz eginak daude. Partzelak zituen mugetara egokitutako eraikina da.

ETXEBIZITZA BLOKEAK: IDIAZABAL