6 ETXEBIZITZA BIFAMILIAR: 1 EXEKUZIO UNITATEAN

KOKALEKUA: OREXA- 1 EXEKUZIO UNITATEA

ERAGILEA: OREXAKO UDALA

EZAUGARRIAK:

Orexako 1. Exekuzio Unitatean, Ormaetxe garai baserriaren inguruan 6 etxebizitza bifamiliarrez osaturiko promozioa osatu zen. Partzelak zuen aldapa handia kontutan hartuz 6 etxebizitza bifamiliarrak 2 kaletan banatu ziren. Goiko kalea deritzaionetik 3 etxebizitza bifamiliarretara iristen da eta beheko kaletik berriz gainontzeko 3 etxebizitza bifamiliarretara. Eraikuntzaren perfilari dagokionez beheko solairuaz eta goiko solairuaz osatua aurkitzen da. Lursailak zuen aldapa handia kontutan hartuta eta eraikinak lursailean hobeto integratu asmoz, eraikineko sarrera goiko solairutik egiten da, beheko solairuan kokatzen delarik etxebizitza bakoitzaren eguneko gunea. Eraikuntza guztiek hormigoizko egitura dute, teilatuaren egitura salbu, honek egurrezko egitura duelarik. Teilatuari dagokionez bi isuritako teilatua dute, teila zeramikoz estalirik.

XEHETASUNAK:

Materiale natural eta nobleekin eraikitako etxe xumeak dira, honela harriz, bistako adreiluz, egurrez, harrizko iskinarriak, harrizko zokaloz osaturiko eraikuntzak dira.