ETXEBIZITZA BIFAMILIARRA: MARTINXO BASERRIA
KOKALEKUA: GAZTELU
JABEAK: OTEGI-GOIKOETXEA SENDIA
EZAUGARRIAK:
Eraikin bifamiliar honek hormigoizko egitura du, teilatua salbu, teilatuaren egitura egurrezkoa delarik. Perfilari dagokionez sotoa, beheko solairua eta teilatuazpiaz osaturik aurkitzen da eraikina. Teilatuari dagokionez bi isuriko teilatua du, teila zeramikoz estalirik. Eraikinak bi altzaeretara ematen duen aterpe ireki bat du.
XEHETASUNAK:
Eraikinaren altzaeretan baserri izaera ematen dioten hainbat elementu sartu dira. Hala nola baserriaren sarrera markatzen duten aterpeak egurrezko zutabez eginak daude, altzaerak egurrezko entramatua dute zati batzuetan, bistazkoa adreilua, harria, harrizko tximinia…